martes, 9 de junio de 2015

GURE JAIA / NUESTRA FIESTA



Kaixo berriro.
Gogoratu nahi dizuegu, osteguna, arratsaldeko 18.30etan gure saileko festa ospatuko dugula.
Entzunaretoan, saileko ikasle-irakasleok entzunaldi ederra eskeiniko dizuegu Musika Eskolara hurbiltzen zareten lagun eta guraso guztioi. Puntualak izan eta dantzatu, kantatu eta primeran pasatzeko prest etor zaitezte.
Entzunaldian jo baino lehen, musikari guztiok entsegu bat egin beharko dugu. Horretarako, musikariok 17:30etan Musika Eskolan egon, mesedez. Eta ez ahaztu zuen musikatresnak eta partiturak...
Kontzertua amaitu ondoren, biribilketa alaian hondartzako parkera joango gara, hantxe azkari ederra edukiko baitugu zain.
Mila esker eta ostegunera arte.

Hola otra vez.
Os queremos recordar que el jueves, a las 18:30, celebraremos la fiesta de nuestro departamento.
Ya sabéis. En el escenario, los alumnos y profesores del departamento os ofreceremos una divertida audición a todos los amigos y familiares que os acerquéis a la Escuela de Música. Seamos puntuales y venid preparados a cantar y bailar.
Antes del concierto, los músicos haremos un pequeño ensayo. Para eso, por favor, todos los que toquemos, a las 17:30 en la Escuela. Y no os olvidéis vuestros instrumentos y las partituras...
Cuando acabemos, nos acercaremos en alegre biribilketa hasta el parque de la playa. Allí nos estará esperando una estupenda merendola.
Muchas gracias y hasta el jueves.

miércoles, 3 de junio de 2015

AZKENENGO KONTZERTUAK / ÚLTIMOS CONCIERTOS

 

Kaixo guztioi.
Kurtsoa amaitzear dugu eta ezin gaitezke oporretan joan kontzertu batzuk egin barik.
Hona hemen azken hiru aste hauetan disfrutatu ahal izango ditugun lau kontzertu.

Ekainak 3 eta 4, asteazkena eta osteguna, egunero bi sesiotan, arratsaldeko 18:00etan eta 19:30etan, Musika Eskolako entzunaretoan Maila-Amaierako entzunaldiak izango ditugu. Bigarren maila amaitzen duten ikasleek, taldeka edota soilik, urte hauetan euren musikatresnekin ikasi dutena eskeiniko digute.
 
Hilak 11, osteguna, arratsaldeko 18.30etan gure Saileko festa ospatuko dugu.
Urtero bezala, entzunaretoan, saileko ikasle-irakasleok sekulako entzunaldi bat eskeiniko dizuegu Musika Eskolara hurbiltzen zareten lagun eta guraso guztioi. Puntualak izan eta dantzatu, kantatu eta primeran pasatzeko prest etor zaitezte.
Entzunaldia amaitu ondoren, biribilketa alaian hondartzako parkera joango gara, hantxe azkari ederra edukiko baitugu zain.

Kurtsoa agurtzeko, Musika Eskolak beste festa bat antolatuko du. Hilak 16, Algortako Biotz Alai enparantzan gure eskolako ikasle guztiok kontzertu berezi bat eskeiniko dizuegu. Bertan, aurten, Amerikako musika entzun ahal izango dugu.
Jaia Algortako metroko enparantzan hasiko da. Arratsaldeko 18:15etan izan zaitezte prest gure departamentuko ikasleek kalejira ederrean eskolako ikasle eta senitarteko guztioi Biotz Alai enparantzara lagunduko baitigute.

Eta amaitzeko, hilak 17, asteazkena, arratsaldeko 19:30etan, Algortako Biotz Alai enparantzan ere, Musika Eskolako Bandak "Recordando a Nino Bravo" kontzertu bikaina eskeiniko digu. Nino Bravoren abesti ezagun guztiak entzun eta abestu ahal izango ditugu, Serafín Zubiri, Laia Benaches eta Felipe Garpe izanik abeslariak. Sarrerek 5 euro balio dute, eta Algortako Kultur Etxean eta Kutxabank kutxazainetan lor daitezke.

Kontzertu guzti hauetan zuen zain izango gara. Ziur gure gustukoa izango direla.
Opor ederrak izan eta datorren ikasturterarte!



Hola a todos.
Estamos acabando las clases y no nos podemos ir de vacaciones sin disfrutar de unos conciertos de fin de curso.
A continuación os anunciamos los cuatro que vamos a tener en estas tres últimas semanas.

Los días 3 y 4 de junio, miércoles y jueves, en sesión doble cada día, a las 18:00 y a las 19:30, tendremos los Recitales de Fin de Nivel. Los alumnos que este curso terminan el Nivel 2 nos ofrecerán en estos recitales, bien individualmente o en grupo, todo lo que han aprendido estos años con sus instrumentos. 

El jueves día 11, a las 18:30, celebraremos la fiesta de nuestro departamento. Como en años anteriores, en el escenario, los alumnos y profesores de nuestro departamento os ofreceremos una estupenda y divertida audición a todos los amigos y familiares que os acerquéis a la Escuela de Música. Seamos puntuales y venid preparados a cantar y bailar.
Y cuando acabemos, nos acercaremos en alegre biribilketa hasta el parque de la playa. Allí nos estará esperando una estupenda merendola.

Para celebrar el final de curso, la Escuela de Música también organiza una gran fiesta. El martes día 16, todos los alumnos de la escuela ofrecerán un estupendo concierto en la Plaza Biotz Alai de Algorta, teniendo como hilo conductor la música en América.
A las 18:15 tenemos que estar todos preparados en la Plaza del metro de Algorta. De allí, los alumnos de nuestro departamento se encargarán de acompañarnos en un bonito pasacalles hasta el lugar del concierto a todos los alumnos, amigos y familiares que allí acudamos.

Y para finalizar, el miércoles día 17 a las 19:30, también en la Plaza Biotz Alai, la Banda de la Escuela de Música, junto con los cantantes Serafín Zubiri, Laia Benaches y Felipe Garpe, nos ofrecerán el concierto "Recordando a Nino Bravo". Podremos disfrutar y cantar todas las canciones de este gran cantante. Las entradas para este concierto cuestan 5 euros y se pueden adquirir en el Aula de Cultura de Algorta y en los cajeros multiservicio de Kutxabank.

Os esperamos en todos estos conciertos. Seguro que nos gustarán.
Pasad todos un buen verano y ¡Hasta el curso que viene!



martes, 3 de marzo de 2015

AKORDEOI IKASLEEN ENTZUNALDIA / AUDICIÓN DE ALUMNOS DE ACORDEÓN



AKORDEOI IKASLEEN ENTZUNALDIA

Ostegun honetan, hilak 5, arratsaldeko 7:30etan, Musika Eskolako entzunaretoan, akordeoi ikasleek entzunaldi miresgarri bat eskeini nahi dizuete.
Guztiok gaude gonbidatuta: familia, lagunak,... nahi duzuen guztiok etor zaitezkete une polit bat pasatzen, eta batez ere, neska-mutilei indarra eta txaloak ematen, taulan ondo egin eta ondo pasa dezatela.
Anima eta etor zaitezte guztiok, primeran pasatuko dugu eta.


AUDICIÓN DE ALUMNOS DE ACORDEÓN

Este jueves día 5, a las 7:30 de la tarde, en el escenario de la Escuela de Música, los alumnos de acordeón os quieren ofrecer una audición estupenda.
Estamos todos invitados: la familia, los amigos,... todos los que queráis podéis acudir a pasar un entretenido rato musical con ellos y sobre todo, para animarlos y aplaudirlos para que su actuación les salga genial.
Animaos y venid, que lo vamos a pasar muy bien.

viernes, 6 de febrero de 2015

Gerra Zibileko, lehenagoko gatazka zibiletako eta frankismoko biktimei omenaldia

Getxoko Udalak urteko ekitaldia egingo du larunbat honetan, otsailak 7, 11:00etan, Gerra Zibileko, lehenagoko gatazka zibiletako eta frankismoko Getxoko biktimen omenez eta esker onez. 2009ko ekaineko osoko bilkuran aho batez hartutako akordioa betez.

Ekitaldia Galeako ibiltokian, Aixerrota eta Gotorlekuaren artean, lekututako Oroimenaren Liburua eskulturaren ondoan izango da eta gure departamentuko talde bat "Agur Jaunak" melodia jotzeko arduraduna izango da.

El Ayuntamiento de Getxo celebrará este sábado, día 7 de febrero, a las 11:00h., el acto anual de homenaje y reconocimiento a las víctimas de la Guerra Civil, de anteriores contiendas civiles y del franquismo en Getxo, cumpliendo con el acuerdo plenario adoptado por unanimidad en junio de 2009.
El acto se llevará a cabo junto a la escultura “El libro de la Memoria”, ubicada en la campa del Paseo de la Galea, entre el Molino y el Fuerte y será un grupo de nuestro departamento el encargado de interpretar el "Agur Jaunak".

Hemen ikusi ahal duzue.

martes, 3 de febrero de 2015

AGATE DEUNA 2015 / SANTA ÁGUEDA 2015





AGATE DEUNA 2015
Bihar, hilak 4, Agate Deunaren bezperan, Musika Eskolako abesbatzek, irakaslea den Imanol Ormazak zuzenduak, Areetako kaleetatik Santaren omenez koplak abestuko dituzte.
Haiekin batera, gure saileko ikasle-irakasleok joango gara gure musika tresnak jotzen biribilketa alaian.
Txistua, akordeoia, trikitixa, panderoa edo jotzen baldin badakizu, edota abestu nahiago baduzu, etor zaitez gurekin, arratsalde ona pasatuko dugu eta.
Eguraldia eta Santa lagun, 5:30etan hasiko gara. Puntualak izan, mesedez. Eta gutxi gorabehera ordu betean amaituko dugu.
Bihar arte.

SANTA ÁGUEDA  2015
Mañana miércoles día 4, víspera de Santa Águeda, los coros de la Escuela de Música, dirigidos por el profesor Imanol Ormaza, saldrán a las calles de Las Arenas a cantarle coplas a la Santa.
Alumnos y profesores de nuestro departamento les acompañaremos con nuestros instrumentos en alegre biribilketa.
Si tocas el txistu, el acordeón, la trikitixa, el pandero,..., o si, sencillamente, prefieres cantarle a la Santa, vente con nosotros que lo vamos a disfrutar.
Si la Santa y el tiempo lo permiten saldremos a las 5:30. Por favor, sed puntuales. Acabaremos el recorrido en una hora como mucho.
Hasta mañana.

martes, 13 de enero de 2015

NEGUKO BIDAIA 2015


Areetako "Andrés Isasi" Udal Musika Eskolak "Neguko Bidaia" kontzertu-solasaldien zazpigarren edizioa antolatu du, pertsona baten gidaritzapean, ganbara-musikatik ibilbidea egitea proposatzen duen ekimena. Aurreko edizioetan bezala, kontzertuen iraupena ordubetekoa izango da gutxigora behera eta hasierako sarrera eta amaitutakoan solasalditxo bat izango dira. Publikoak parte hartu ahal izango du, errezitaldiari buruzko iritziekin eta galderekin.

Kontzertuak:
  • Urtarrilak 17: Saitua - Tobalina Duoa (Ahotsa - Gitarra). "Herri-kantak eta musika kultua"
  • Urtarrilak 24: Fetén - Fetén (Akordeoia - Bibolina). "Bi usakumeren istorioa"
  • Urtarrilak 31: Boston Haize Boskotea 
  • Otsailak 7: Tom Donald Trio (Jazz)
  • Otsailak 14: Lüiyoung & The Maha Beach Connection (Rock)
  • Otsailak 21: Suggia Piano Trio (Bibolina, Biolontxeloa, Pianoa)
Kontzertuak "Andrés Isasi" Musika Eskolako entzunaretoan izango dira, 19:30etan hasita. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da eta ziklo osorako abonua 25 eurokoa. Musika Eskolako ikasleentzat 3 eurokoa izango da eta ziklo osorako abonua 15 eurokoa.

Informazio gehiago , hemen.


La Escuela de Música Municipal "Andrés Isasi" de Las Arenas ha organizado la séptima edición de los conciertos-coloquio "Neguko Bidaia", una iniciativa que propone un recorrido camerístico por la música con una persona como guía en cada recital. Como en ediciones anteriores, los conciertos tendrán una duración aproximada de una hora, y contarán con una introducción previa y un coloquio posterior, en el que el público podrá tomar parte con opiniones o preguntas sobre el acto.

Conciertos:
  • 17 de enero: Saitua - Tobalina Duoa (Voz - Guitarra). "La canción popular y la música culta"
  • 24 de enero: Fetén - Fetén (Acordeón - Violín). "La Historia de dos pichones"
  • 31 de enero: Quinteto de Viento Boston
  • 7 de febrero: Tom Donald Trio (Jazz)
  • 14 de febrero: Lüiyoung & The Maha Beach Connection (Rock)
  • 21 de febrero: Suggia Piano Trio (Violín, Violonchelo, Piano)
Todos los conciertos serán en el auditorio de la Escuela de Música "Andrés Isasi" a las 19:30h. El precio de la entrada es de 5 euros y el abono para todo el ciclo es de 25 euros. Para los alumnos de la Escuela de Música la entrada será a 3 euros y el abono para todo el ciclo será a 15 euros.

Más información, aquí.

Se ha producido un error en este gadget.