miércoles, 9 de noviembre de 2011

25 URTE BETE DITUGU / CUMPLIMOS 25 AÑOS

Gure "Andrés Isasi" Musika Eskolak 25 urte bete ditu eta festa egiteko asmoa dugu! Horretarako, irakasle-ikasleok dakigun modurik onenean ospatuko dugu: musika eginez.

Hau dela eta, ekitaldi batzuk gozatu ahal izango ditugu kurtsoan zehar. Horretaz gain egun gutxi barru Cecilia Deunaren eguna izango denez, aukera aprobetxatu nahi dugu eta datorren astean, 15etik 18ra, 7:30etan gure Musika Eskolako entzunaretoan entzunaldi batzuk izango ditugu.


Urteurrena guztiontzat izanik, guk geuk ere, Euskal Tresnen Sailak ospatu nahi dugu, eta asteartean, azaroak 15, Akordeoi Taldeak eta Korapilo Fanfarreak, eskolako beste talde batzurekin batera, eta ostiralean, hilak 18, Txistulariek Musika Eskolako Bandarekin batera joko dute.


Hona hemen datorren asteko egitaraua. Asteartean eta ostiralea
n ikasleen bi entzunaldi izango ditugu; eta asteazkenean irakasleen entzunaldiaz eta ostegunean gure urteurrenaren ekitaldi nagusiaz gozatu ahal izango dugu.

Guretzako garrantzitsua den festa hau guztion artean ospatu behar dugu, eta hori dela eta, zuok guztiok gonbidatu nahi zaituztegu primeran pasatuko dugu eta. Eta egon ziur aspaldi ikusi ez duzuen lagunen bat topatuko duzuela.




¡Nuestra Escuela de Música "Andrés Isasi" cumple 25 años y queremos celebrarlo!
Para ello, profesores y alumnos, todos juntos lo vamos a hacer de la mejor manera que sabemos: con música.

Por este motivo, a lo largo del curso están programados varios eventos musicales de los que poco a poco os iremos informando, pero aprovechando que se nos acerca la festividad de nuestra Santa Cecilia, la semana que viene, del 15 al 18 a las 7:30 empezamos la celebración de nuestro 25 aniversario con una serie de audiciones en el salón de actos de nuestra Escuela de Música.

Puesto que el cumpleaños es de todos, nosotros, el Departamento de Raíz Tradicional también queremos celebrarlo y para ello el Grupo de Acordeones y la Fanfarria Korapilo compartiremos cartel con las demás agrupaciones de la escuela en la audición del martes 15 de noviembre, y el viernes 18 los Txistularis tocarán junto con la Banda de la Escuela.

Os dejamos aquí el programa de actuaciones de la próxima semana. El martes y el viernes podremos disfrutar de dos recitales de alumnos, el miércoles de un recital de profesores y el jueves tendremos el acto principal de celebración de nuestro aniversario.

Todos tenemos que celebrar esta fecha tan importante para nosotros, así es que no faltéis. Lo pasaremos muy bien y seguro que coincidimos con muchos amigos que hacía mucho tiempo que no veíamos.
Se ha producido un error en este gadget.